XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer gatik zuten besten beha egon nahi Heletarrek?

Beldur ote ziren beste herriak baino gehiago joa zela Heleta?.

Deserturrak ez ote zituzten berriz igortzen beste xorte baten estakuru?

VIko belhardunaren 25an (1798.VI.15)

Batallun Euskaldunarentzat zortzi gizon eman behar ditu Heletak.

23 badira xortean.

Eta zer ikusten dugu?

Itxura guzien arabera 8 horietarik 5, bi urte lehenago, bostak betan, falta ekarriak zirenak dira: bat edo bestek izen bera ukaitea gerta daiteke.

Bainan zortzietarik bosten izenak jadanik deserturretan agertzea ez da suerte xoil bat. (II.90).

Zer odol hustea izan zen soldado altxatze hori Kontseiluari galdetu zioten zonbat eremu arto, ogi, liho, olo edo lur sagar zen.

Eremuen xehetasunak eman eta idazleak dio Herri huntako lurren kalitatea biziki txarra da bereziki azken lau urte hauetan ez baitira ontzen ahal hortarako on diren gizonak errepublikaren xerbitxuan direlakotz. (II.28)

Horra egoeraren berri, hitz laburrez, bainan klarki.

1. Guarda Nazionala

Kapitulu hontan dugu ere hitz bat erran behar Heletan hoin famatua den Guarda Nazionalaz, Besta Berriko hura.

Bestalde errana dugu Napoleon baino zaharragoa zela.

1796ko martxoaren 4an badakigu nor zen guarda nazionalan barne.

Ez zen Besta Berriko egina orduan, bainan lehenago ikusi bezela ordrea egiteko eta, behar orduan gerlarako.

Harmen hartzeko on ziren guziak barne ziren: 160 gizon orotara.

Denen artean bozkaz hautatu zituzten bi kapitain, bi liotonante, bi suliotonante, major bat, 4 sardiant, 8 kaporal eta bi atabal.